
Euskal Herriko bertoko zuhaitzak.
Bertoko Basoa haztegian Kantauriko bertako zuhaitz eta zuhaixkak hazten ditugu gu geuk bildutako eta tratatutako hazietatik. Enpresa txikia eta berritzailea gara eta haltzadi eta hariztiko zuhaitzak dira gure espezialitatea. 26 urteko esperientzia daukagu eta eskaintzen duguna kalitatea da. Bizkaiko ia edozein leku basotzeko esperientzia eta baliabideak dauzkagu, ekoizpen kontratuarekin.