Bertoko Basoa haztegian Kantauriko bertako zuhaitz eta zuhaixkak hazten ditugu gu geuk bildutako eta tratatutako hazietatik.
Enpresa txikia eta berritzailea gara eta haltzadi eta hariztiko zuhaitzak dira gure espezialitatea. 28 urteko esperientzia daukagu eta eskaintzen duguna kalitatea da.
Haztegia Bizkaian dago, Larrauriko aran emankorrean eta Jata mendiak itsasotik babestuta (Mungialdean, altuera 76 m).
Gure ekoizpen zikloak naturaren erritmoa jarraitzen du. Soilean ekoizten dugu, sustrai gorrian zerbitzatzen dugu udazkenaren bukaeratik udaberriaren hasiera arte (erro sistema askoz hobeagoa da turba takoan edo kontenedorean loratzen dena baino.) Salbuespena dugu hosto iraunkorreko landareak edo birlandatze konplikatua daukatenak. Horiek ehun biodegradagarriak babestutako zepeloian zerbitzatzen ditugu.
Bertoko Basoaren eskaintzaren helburua gure basoa bersortzea da, giza garapenarekin batera. Ekoizleak gara eta bertako landare hauek eskaintzen ditugu:
-Txikiak, basotzeko eta ingurugiroa hobetzeko.
-Ertainak eta handiak, mantenu baxuko lorezaintzarako.
Zerbitzu osagarriak ere eskaintzen ditugu:
-Basotze proiektuak.
-Hazien bilketa eta tratamendua.
-Landaketak (gure landareak soilik).
-Mantenuak (gure landaketak soilik).
Bizkaiko ia edozein leku basotzeko esperientzia eta baliabideak dauzkagu, ekoizpen kontratuarekin.
Mota askotako bezeroak ditugu eta guztiek ingurugiroaren errespetatzeko konpromisoa daukate: udalak eta erakunde publikoak, kontratistak, eraikuntza eta ingeniaritza enpresak, lorezaintzakoak, elkarteak, partikularrak…
Ekoizpen mugatua daukagunez, hobe da aurretiaz erreserba egitea eta haztegia bisitatzea ekaina eta urriaren artean, zuhaitzak hostoak bota baino lehen. Edozein gauza idatzi daiteke, baina kalitatea erakutsi behar da.
- Nekazaritza ustiategien erregistroa: 48/069/00006212 (Bizkaiko Foru Aldundia)
- Haztegiko landare ekoizlea: 48/3292/MV (Eusko Jaurlaritza)
- Biologo kolegiatua: 464 (Eskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala)